UNION SAINT-GILLOISE – REAL SOCIEDAD (OSTEGUNA, 18:45)

Lovainarako informazio erabilgarria

Ostegunean, 18:45ean, Europa Leagueko liga faseko partida jokatuko dugu Lovainako Den Dreef estadioan. Lovainak 550 bat realzale hartuko ditu, hitzordu garrantzitsu honetan taldea babesteko. Lovainara joango bazara, hona hemen hainbat gomendio:

Realaren kontaktua

Lovainara bidaiatuko duten Realeko zaleei zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, klubeko langileak bertan izango dira, zaleei joan-etorrietan, estadiorako sarbidean eta izan dezaketen beste edozein beharretan laguntzeko. Harremanetarako telefonoa honako hau izango da: 691525039.

Sarrerak jasotzea

Realak zaleei posta elektronikoz bidaliko dizkie sarrerak, eskaera egitean bakoitzak adierazitako helbidera. Sarrera inprimatuta edo telefono mugikorrean eraman ahal izango da.

Topagunea

Zale txuri-urdinen topagunea Oude Markt izango da, hiriaren erdigunean. Hainbat taberna eta jatetxe dituen plaza da. Honako hauek gomendatzen dira: Alegria, Café Manger, Barvista, Vesper eta Plaza.

Osteguneko 14:00etatik aurrera, leku enblematiko horretan elkartu eta giroa berotuko dugu estadiorantz abiatu aurretik. Gogorarazten dizuegu debekatuta dagoela kalean edari alkoholdunak kontsumitzea.

Estadiora bidean

Oude Marktetik Den Dreef estadiora 15 minutu besterik ez daude oinez.

Bruselatik bazatoz, Brusela – Lovaina eta Lovaina – Brusela tren zerbitzuak daude, gutxi gorabehera 15 minutuko maiztasunarekin.

Informazio gehiago: https://www.belgiantrain.be/en/?journey=0

Estadiorako sarbidea

Zale bisitarientzako harmailaren sarbidea ‘Away Entrance – Tervuursevest’ atean dago. Ateak partida hasi baino ordubete lehenago irekiko dira.

Estadiora sartzeko, sarrera egiaztatu, miaketak egin eta sarrera tornuan eskaneatuko da. Estadiora garaiz iristea gomendatzen dizugu.

Estadio barruan janari eta edari zerbitzua egongo da, Stella Artois garagardo alkoholduna barne, eta kreditu-txartelarekin bakarrik ordaindu ahal izango da.

Debekatutako objektuak

Segurtasun arrazoiengatik, zaleek ezin izango dituzte estadiora sartu objektu handiak, banderak, puntadun aterkiak, motxila handiak (gehienez 30 cm x 120 cm x 5 cm; ez dute A4 baten tamaina gainditu behar), alkohola edo bengalak bezalako objektu sukoiak, ezta ikusleengan eragina izan dezakeen bestelako elementurik ere. Janaririk edo edaririk ez eramatea ere gomendatzen dute.

Estadiotik irtetea partida amaitzean

Ez da aurreikusten partida amaitzean zaleak estadio barruan itxaron behar izatea. Hala izanez gero, 15-20 minutu ingurukoa izan liteke itxaronaldia.

Bruselarako ohiko tren zerbitzua 23:00ak arte (azken irteera 00:00etan)

Partida amaitutakoan, trenen maiztasuna berdina izango da 23:00ak arte, eta azken irteera 00:00etan izango da. Estadiotik Leuven Train Station tren geltokira 25 minutu inguru daude oinez.

GARRANTZITSUA: bidaia aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dizugu, bai joanekoa, bai, batez ere, itzulerakoa.



En el evento en cuestión la REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL procederá a la toma de imágenes, las cuales podrán ser publicadas en canales oficiales del CLUB con fines promocionales del acto en cuestión. En caso de no querer que las imágenes en las que pueda aparecer Ud. o algún menor que esté bajo su tutela sean publicadas, por favor, háganoslo saber en la siguiente dirección de correo electrónico, y procederemos a su inmediata retirada: pdcp@realsociedad.eus. La política de privacidad correspondiente se encuentra en el siguiente enlace: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!