Realak jakinarazi nahi du, gaur egun itxaron-zerrendan dauden pertsonei txapelketa europearra ikusteko aukera errazteko helburuarekin, Europa Leagueko 2026-2027 denboraldiko liga-faserako Europa Bonu berezi bat jarriko duela itxaron-zerrendako kideen eskura.
Bonu horri esker, Anoetan jokatuko diren Europa Leagueko 2026-2027 denboraldiko liga-faseko lau partidetara joan ahal izango da. Horretarako, Klubak 1.000 eserleku jarriko ditu itxaron-zerrendako kideen eskura.
Europa Leagueko 2026-2027 denboraldiko liga-faserako Europa Bonu berezi horren prezioa ohiko bazkideentzako prezioaren antzekoa izango da.
Klubak lehen bazkide-talde bati mezu elektroniko bat bidaliko dio, itxaron-zerrendako antzinatasuna errespetatuz. Mezu horretan, bonua erosteko jarraibideak azalduko dira. Erosketa egin ahal izango da eskuragarri dauden eserlekuak agortu arte.
Hurrengo egunetan, prozesu bera errepikatuko da bigarren talde batekin eta, ondoren, hurrengo taldeekin, betiere itxaron-zerrendako antzinatasuna errespetatuz eta eskuragarri dauden eserlekuak agortu arte.
Mezu elektronikoa jasotzeak ez du Bonua erosteko aukera ziurtatzen. Izan ere, erosketa egiteko unean eserlekuak eskuragarri egotearen araberakoa izango da, eta baliteke prozesuan zehar 1.000 eserlekuak agortzea.
Klubak, beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkio familia txuri-urdin guztiari, erakutsitako konfiantzagatik eta babesagatik. Era berean, neurri hauei esker ahalik eta zale gehienek Anoetan Europako denboraldi berri batez gozatu ahal izatea espero du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin