Reala Boisera itzuliko da eta iaz hasitako proiektuari amaiera emango dio Jaialdian.
Realaren delegazio bat Boisera itzuliko da, Estatu Batuetara, Jaialdian parte hartzera. Ekitaldi hau bost urtean behin ospatzen da eta Euskal Herritik kanpo dagoen euskal kultura jaialdi garrantzitsuena da. Bisita honi esker, klubak azaroan hasitako proiektuari amaiera emango dio.
Lehenik, Boise State Unibertsitateak antolatu duen “Zortziak Bat” sinposioan parte hartuko du delegazioak. Eta horren ostean, azaroan grabatu zen dokumentalaren aurkezpen ofiziala egingo da. Dokumentalak“Txuriurdin Amerikanuak” peñaren inaugurazioaren nondik norakoak azaltzen ditu. Xabi Prieto eta Zuhaitz Gurrutxaga dira protagonistak, eta haien eskutik, Boiseko hainbat euskaldunen testigantzak jasotzen dira.
Bidaia honi esker, klubak eta Boiseko entitateek duten harremana estutzen jarraitzea da asmoa. Eta, Jaialdian parte hartzearekin batera, kirolaren bitartez euskal kultura sustatu eta mantentzen laguntzeko konpromiso sendoa adierazi nahi du Realak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin