Real Sociedad 0-1 RC Celta

Bolada txarrak jarraitzen du

Vídeo

Realak ez du erreakzionatzen. Lau emaitza txar azken txanpa eta Europako txartela zailtzen ari dira. Celtak Donostiako puntuak eskuratu ditu arratsaldean penalti batekin. Beste bat.

Imanolen mutilek oso ondo hasi dute partida. Dinamismoa eta joko azkarra. Januzajen jaurtiketa batek Ruben proban jarri du. Ondoren, Merinok etxekoak aurreratu ahal izan ditu, baina bere jaurtiketa atezainak gelditu du. Sentsazioak onak ziren, baina, pixkanaka, Celta Reale Arenako berdegunean finkatu da. Realak hegaletatik sartu nahi izan du, baina kosta egin zaio. Atsedenaldira iritsi aurretik beste erabaki bidegabe eta ulertezin bat. Llorentek area barruan Aspas jo du eta epaileak penaltia adierazi du. Seigarren penaltia azken sei partidetan. Aspasek gola sartu du eta galiziarrak abantailarekin joan dira atsedenaldira.

Bigarren zatian txuri urdinek martxa bat gehiago jarri behar zioten partidari eta egin dute. Neurketaren nagusitasuna izan dute, baina aukera argiak sortzea kostatu zaie. Lau partidetan puntu bakarra lortu ondoren taldea koltxoirik gabe gelditu da, eta lehenbailehen irabazi beharko du, hilabeteotan hainbeste merezi izan duen Europako postu horren alde borrokatu ahal izateko. Astelehenean partida garrantzitsua dugu Getafen. Aupa Real! 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Zaldua (Gorosabel, min.73), Aritz, Llorente, Monreal (Aihen, min.58), Zubimendi, Merino, Odegaard (Portu, min.58), Oyarzabal (kap)(Isak, min.73), Januzaj eta Willian Jose.

Celta de Vigo: Ruben Blanco, Vázquez, Aidoo, Murillo, Olaza, Bradaric (Araujo, min.76), Beltran (Brais, min.46), Rafinha, Denis Suarez (Nolito, min.71), Iago Aspas (kap) (Jorge Saenz, min.76) y Santi Mina (Smolov, min.83).

Gola: 0-1: Iago Aspas (pen.), min.45.

Epailea: Prieto Iglesias. Txartel horia erakutsi die etxeko Monreal, Llorente eta Zubimendiri eta kanpoko Rafinha eta Smolovi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!