REAL SOCIEDAD – SEVILLA FC (14:00)

Borroka irekia

Reale Arenak denboraldiko azken minutuetara arte beren helburuengatik borrokan egongo diren bi taldeen arteko lehia izango du gaur eguerdian. LaLigako tituluari begira, Sevilla FC 'outsider'-aren posizioa aprobetxatzen saiatuko da Julen Lopetegui gipuzkoarrak taldeari eman dion erregulartasunaren eskutik.

Denboraldiko une garrantzitsu batean sartuko gara, non ikasturte luze eta intentso baten nekea aurre egiten hasten den. Horregatik, xehetasun guztiei arreta jartzeak garrantzia irabazten du, are gehiago hainbeste eraso arma on dituen aurkari baten aurrean. En-Nesyri, Sanchez Pizjuanen lehen itzuliko partidan sufritu genuena, Rakitic, Ocampos edo Jesus Navas bera lagun duela eskuin hegaletik hautsiz. Realzaleek ondo erantzun zioten emozioz betetako aste bati. Taldearen garrantzia frogatuta geratu da, taldekide guztiak beti daude prest helburu komunagatik borrokatzeko. Hori izan da beti Realaren oinarria zoritxarren aurrean.

Gaurkoa froga zorrotza da. Garaipen bat lortzeak bultzada handia emango liguke Europako txartela lortzeko borrokan. Batzen jarraitzen duzun bitartean jardunaldiak deskontatzen jarraitzea, errezetarik onena. Reala edonor garaitzeko gai da, jokoarekin, kalitatearekin eta konpromisoarekin. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!