SD Logroñés 0-0 Sanse

Borrokan jarraitzen dute

Vídeo

Sansek 0-0 berdindu du gaur arratsaldean SD Logroñesen aurka Las Gaunasen. Norgehiagoka oso parekatua eta lehiatua izan da eta puntu bat lortzeko aukera izan dute.

Neurketako lehen berrogeita bost minutuak nahiko banatuta egon dira bi taldeen artean. Lehen zatiko argiena Marinek izan du, baina bere jaurtiketa, area kanpotik, langa gainetik joan da. Txuri-urdinek ondo presionatu dute etxeko taldea eta ez die utzi aurkariaren ate ingurura iristen lehen zatiko azken txanpara arte. Talde txuri urdinak iritsierak izan dituen arren, ez du baloia atean sartzeko zorterik izan. Errioxarrak ia aurretik jarri dira Lozano izterrarekin ukitu duen erdiraketa batekin, baina baloiak Marreroren atearen zutoina urratuz alde egin du. Gure filiala saiatu da erantzuten, baina Gomezen zentroak ez du errematatzailerik aurkitu.

Bigarren zatia lehenengoa amaitu den bezala hasi da, bi taldeek gola sartu nahian. Pixkanaka Sergio Franciscoren mutilek Larioren ate ingurura hurbildu dira. Azkunek izan du partidan aurreratzeko garbiena. Aurrelariak baloia berreskuratu du, baina ezin izan du aurkariaren atezaina gainditu. Txuri-urdinek, amaierara arte saiatu diren arren, ez dute gola lortu.

Donostiarrek puntu garrantzitsua lortu dute Las Gaunasen, play-offetarako lehian jarraitzeko. Datorren astean SD Amorebieta hartuko dute, beste aurkari zuzen bat. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

SD Logroñés: Lario, Monroy, Monreal, Ruíz, M. Rodríguez, Sarriegi, Martínez (Paredes, min. 75), Lozano (kap.) (Castrillejo, min. 75), Esteban (Ortega, min. 85), Unzueta (Sánchez, min. 88) eta Samanes (Cordoba, min. 85).

Sanse: Marrero, Gabilondo, Arambarri (kap.) (P. Rodríguez, min. 79), Cantero, Gómez (Zoilo, min. 79), Kortajarena, Martín (Azkune, min. 67), Gorrotxategi (Teijeira, min. 79), Magunazelaia, Martón (Agirre, min. 64) eta Marín.

Epailea: Pozueta Rodríguez. Kanpoko taldeko Gabilondo, Marín eta Gorrotxategiri atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!