Sansek garaipen ikusgarria lortu du Andorraren aurka Estadi d'Encampen (1-3). Donostiarrek bikain jokatu dute lehen zatian, hiru gol sartuta eta andorratarrak erabat gaindituz. Horrela, bolada bikain honi jarraipena ematen diote. Denboraldiari hasiera zirraragarria.
Txuri-urdinek intentsitate handiarekin ekin diote neurketari. Lehenengo aukera Lebarbierren erdiraketa batekin etorri da, baina Díazek ezin izan du errematea ateruntz bideratu. Hurrengo jokaldian, Danik ez du huts egin eta gol ikusgarria sartu du. Bi defentsa atzean utzi ondoren, area kanpotik errematatu du sare barrura ezkerkada zoragarri batekin. Ikusgarria. Donostiarrek erasoan jarraitu dute etengabe eta, susperraldi baten ondoren, Ruperezek, barneraldi on batean, baloia Astiazaranentzat utzi du, honek bigarren gola sartzeko. Gipuzkoarrek gehiago nahi zuten eta, atsedenaldirako bost minuturen faltan, Ruperezek hirugarrena egin du Gorosabelen pasaearen ostean. Lehen zati izugarria.
Bigarren zatia lehenengoa amaitu den bezala hasi da, gure filiala erasoan murgilduta. Díazek erdiraketa bikaina jarri dio Carrerari, baina aurrelariak ez du asmatu. Etxekoak aldea murrizten saiatu dira Sidiberen bi jaurtiketarekin, baina Fraga adi egon da bietan. Minutu batzuk bi taldeek abagunerik izan gabe eman ondoren, Lautarok Andorrakoentzat lehen gola sartu du. Etxekoek bigarren gola sartzeko abagune batzuk izan dituzte, baina horietako batek ere ez du ate barruan amaitu. Norgehiagokako azken minutuetan, gipuzkoarrek gertu izan dute laugarrena Aguirreren eta Gorosabelen erremateekin.
Gure filialaren erakustaldia, batez ere lehen zatian, puntuak eta sentsazio onak batzen jarraitzeko balio duena. Hurrengo jardunaldian ere garaipena bilatuko dute RCD Mallorcaren aurka Zubietan. AUPA SANSE!
Fitxa teknikoa:
FC Andorra: Pau López, Carrique, Bomba, Lautaro Spatz, Martí Vilà (Domènech, min. 56), Molina (kap.), Efe Akman (Diego Díaz, min. 69), Solozabal (N. Quintana, min. 46), Hugo López (Lautaro, min. 46), Moro Sidibe eta Golubovic (Rijkhoff, min. 46).
Sanse: Fraga, Ruperez (Garro, min. 71), Ropero (Larrañaga, min. 63), Kita, Agote (kap.), Lebarbier (Aguirre, min. 63), Carbonell, Gorosabel, Díaz (Eceizabarrena, min. 71), Astiazaran eta Carrera (Mariezkurrena, min. 55).
Golak: 0-1: Díaz, min. 12; 0-2: Astiazaran, min. 34; 0-3: Ruperez, min. 41; 1-3: Lautaro, min. 70.
Árbitro: José Luis Guzmán. Txartel horia atera die etxeko Lautaro Spatzi eta kanpoko Agote, Lebarbier, Aguirre, Astiazaran eta Mariezkurrenari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin