REAL C 2-0 LAGUN ONAK FT

Lehen garaipena

Vídeo

Gure hirugarren taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu du arratsalde honetan Zubietan Lagun Onaken aurka 2-0 irabazi ondoren. Txuri-urdinak hobeak izan dira eta merezitako hiru puntuak lortu dituzte bigarren zati bikain bati esker. Lehen zatian ez da gauza handirik gertatu. Donostiarrak baloiaren jabe izan dira, baina aukera handirik sortu gabe. Argiena atezainak ongi gelditu duen Xubanen jaurtiketa bat izan da.

Aldageletatik igaro ostean, gure bigarren filiala erasora atera da eta, hasi eta hamar minutura, Nebredak gol ikusgarria sartu du eskuadratik. Gipuzkoarrek erasotzen jarraitu dute eta, minutu batzuk geroago, Elcanok bigarrena egin du baloia bikain gurutzatu ondoren. Txuri-urdinek aukerak sortzen jarraitu dute eta kanpokoek ezin izan dute Galilearen atera heltzeko modurik aurkitu. Garaipen irmoa gure hirugarren taldearentzat, lehen jardunaldian jokalari bat gutxiagorekin berdinketa landua lortu ondoren, lehen hiru puntuak eskuratzeko balio duena. Hurrengo jardunaldian garaipenari jarraipena ematea bilatuko dute Pasaian. Aupa Real!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!