KOMUNIKATU OFIZIALA

Brais txuri-urdina da

Vídeo

Realak akordioa lortu du RC Celta taldearekin Brais Mendez Realean joka dezan. Aldi berean, klub txuri-urdinak akordioa lortu du jokalariarekin 27-28 denboraldiaren amaierara arte. 23 zenbakia eramango du.

Klase eta kalitatea zelai erdirako.

Brais Mendez Pontevedrako Mos hirian jaio zen 1997ko urtarrilaren 7an. Epe motz bat  Vilarrealen harrobitik igaro eta gero, 15 urte zituela Vigoko Celtaren beheko mailetan sartu zen. 20 urterekin egin zuen debuta lehen taldearekin eta, une horretatik aurrera, azken denboraldietako talde galiziarraren jokalari garrantzitsuan bihurtu zen. Bost denboralditan 166 partida jokatu ditu talde zelestearekin 22 gol sartu ditu. Jokalari trebea eta ezker hanka talentudunarekin, Brais Mendezek 2018an egin zuen debuta selekzio absolutuarekin, 21 urte besterik ez zituela. Magiaz, talentuz eta ausardiaz betetako futbolaria, Realera iritsi da kalitatez eta lanez betetako zelai erdia indartzeko. Ongi etorri, Brais.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!