Esti Pajares eta bere kuadrillak oso amets berezia bete zuten atzo arratsaldean. Realeko jokalariekin Keler bat hartu zuten. Realeko babeslea den garagardo marka ezagunari esker, bost lagun hauek oso une atsegina igaro zuten beste lagun talde batekin, Rulli, Zaldua, Aritz, Hector eta Willian Josek osatutako taldearekin, hain zuzen. Facebooken antolaturiko 'Keler Kuadrilla' lehiaketaren garailea eta bere lau lagunek tertulia atsegina izan zuten jokalariekin Donostiako Gros auzoan kokatzen den Keler-en egoitzan (Ramon Maria Lili Pasealekua, 2). Gainera, sari bezala, zorionekoek jokalari bakoitzaren kamiseta eraman zuten. Dudarik gabe, ekitaldi polita izan zen. Bi kuadrillek Keler bat elkarrekin hartu zuten giro bikainean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin