LARUNBATETIK ASTELEHENERA ZUBIETAN

Jarrai ezazu zuzenean Nazioarteko Txapelketa

VĂ­deo

Gutxiago geratzen da Realaren Nazioarteko XXXVI. Txapelketa, Zubietako urteko ekitaldi handienetako bat, hasteko. Apirilaren 8tik 10era, harrobia lantzen duten munduko klub garrantzitsuenetako batzuk Zubietan bilduko dira txapelketa ospetsu hau jokatzeko.

Realeko bi taldek parte hartuko dute eta bi kategorietan lehiatuko dira, 17 urtez azpikoak eta 13 urtez azpikoak. Txapelketa larunbatean, hilak 8, hasiko da eta asteburuan zehar multzoen faseak ospatuko dira.

Real Madrid, Celta de Vigo, CA Osasuna, Nantes FC, Mohammed VI Academy eta FC Tokyo bezalako klubez gain, Realarekin konbenitutako bi klubek ere parte hartuko dute txapelketan; izan ere, Vasconiak eta Sansek aurreko faseko azken jardunaldian lortu zuten txartela, Gipuzkoan urtarriletik jokatu eta orain dela egun batzuk Zubietan amaitu zena.

Ohi bezala, Realeko abonatuek doan ikus ahal izango dituzte partida guztiak. Gainontzeko zaleek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eskubidea izanik txapelketako partida guztiak ikusteko, asteleheneko finalak barne.

U17 mailako egutegia

U13 mailako egutegia

Zuzeneko partidak eta emaitzak

Real Sociedad TVk Youtubeko bere kanaletik zuzenean eskainiko ditu larunbatean eta igandean z4an jokatuko diren multzoen faseko partida guztiak. Halaber, asteleheneko bi finalak RSTVk emango ditu.

Txapelketan zehar, sare sozialetan argitaratuko ditugu txapelketaren emaitza guztiak. Egunaren amaieran, partiden emaitzak eta egutegia kontsultatu ahal izango dira webgune ofizialean.
Hitzaldiak

Nazioarteko Txapelketaren ospakizuna aprobetxatuz, parte hartzen duten klubetako arduradun teknikoek formakuntza-hitzaldiak emango dituzte. Bertan, parte hartzen duten klubetako teknikariek euren klubetan egiten duten lan moduari buruz hitz egingo dute. Reale Arenan izango dira ostiralean, goiz (10:30-14:00) eta arratsaldeko ordutegian (16:00-19:30).

Hitzaldietara joateko bete ondoko estekan agertzen den formularioa: FORMULARIOA

Zubietara sartzeko gomendioak

Zubietan jende asko espero denez, honako neurri hauek hartuko dira ibilgailuak instalazioetara sartzeko:

Ibilgailuen sarbide guztiak Zubietako goiko sarreratik egingo dira (Z7).
Zubietako beheko sarrera ezingo da erabili autoentzat.
Zubietara doan errepidea itxita egongo da Mercabugatiko gasolindegiko biribilgunetik hipodromorako noranzkoan.
Akreditazioak

Akreditazioa nahi duten komunikabideek [email protected] helbidera mezu bat bidaliz eska dezakete.

 

Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!