UEFA Europa League final hamaseigarrenen kanporaketaren erdian iristen da Levante UD Anoeta Estadiora. Jokalariek ezagun dute gaurko partidaren garrantzia eta horregatik alde batera utzi behar dugu Salzburgo eta indar guztiak eguerdi honetan garaipena lortzera bideratu.
Hamazazpigarren den Levante izango dugu aurrean. Ez da bolada onenean iristen arerioa, hamaika partida jarraian irabazi gabe eta hiru garaipen besterik ez LaLigako hogeitahiru jardunaldietan. Coke, Ruben Rochina edo Pazzini italiarraren mailako jokalariak iritsi dira urtarrilean esperientzia eta ofizioa gehitzeko Juan Ramon Lopez Muñizen taldeari.
Hala ere, estatistiketan ohartzeak ez du pena merezi, are eta gutxiago jaitsiera postuak gertu dituen talde batekin. Malaga eta Las Palmasen aurka gertatu zen bezala aurka ipini daitezke eta. Levante edozeini ezusteko bat emateko gai da. Real Madridek ezin izan zuen berdinketatik pasa eta eztabaidarekin galdu zuten Valentziako derbia Mestallan. Arreta maximoa. Erlaxatu gabe.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin