REAL SOCIEDAD 2-4 FC BARCELONA

Burua gora

Vídeo

Neurketa ondo hasi arren, garaipenak ihes egin du. Realak porrota jasan du Anoetan FC Barcelonaren aurka (2-4). Txuri-urdinen lehen zatia bikaina izan da eta abantaila lortu dute, baina aurkariak partida irauli du etxekoei saririk gabe uzteko. Neurketa ona jokatu arren gipuzkoarrak punturik gabe gelditu dira

Partida handia behar zen, oroimenerako gau baten beharra zuen taldearen bertsio onena azaleraztea. Aurrean, egungo talderik onena. Erronka galanta. Reala ondo atera da, sendo, gogor, intentsitate handiarekin. Zelaian ondo kokatua, talde txuri-urdinak sentsazio onak helarazten zituen eta, hasi eta berehala, Willian Josek buruz sareetara bidali du Xabi Prietoren erdiraketa ona, iazko golaren antzekoan. Golaren ostean kolpe elkar banaketa egon da, gipuzkoarrak beti nagusi ziren sentsazioarekin. Ordu erdia jota eta zorte pixka batekin, Juanmik Canales asistentzia ederra aprobetxatu du Ter Stegen gainditzeko baloia Sergi Roberton jo eta gero. Reala kondo kontrolatua zuen lehia, horrelako talde baten aurka kontrolpean inoiz edukitzen ez den arren, baina azken txannpan Paulinhok bi eta batekoa ipini du.

Zaila izango zen emaitza mantentzea, batez ere Suarezek neurketa berdindu ondoren bigarren zatiaren hasieran. Golaren ondoren erritmoa jaitsi da, neurketa lasaitu egin da, baina edozein taldek gola sartzeko aukera izan zezakeen. Puntua ona zen, baina akats baten ondorioz Suarezek berriro sartu du. Aurkariak ez du ahultasuna barkatu. Hogei minutu falta ziren partida amitzeko eta Realak berdinketa bilatu du, baina ez da posible izan. Messik, falta jaurtiketa batean, laugarrena egin du.

Ezer aurpegira botatzeko txuri-urdinei, dena utzi baitute zelaian eta emaitza on bat lortzetik gertu egon direlarik. Datorren igandean berriro saiatu beharko da. Aua Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Llorente R., Raúl Navas, Rodrigues, Illarra, Zurutuza (Zubeldia, min.55), X. Prieto (cap) (Januzaj, min.78), Canales, Juanmi (Oyarzabal, min.60) y Willian J.

FC Barcelona: Ter Stegen, Sergi Roberto, Piqué, Vermaelen, Jordi Alba, Sergio, Rakitic, Andre Gomes (Digne, min.80), Paulinho (Dembele, min.65), Messi (cap) y Suárez (Denis Suárez, min.90).

Golak: 1-0: Willian J., min.11. 2-0: Juanmi, min.34. 2-1: Paulinho, min.39. 2-2: Suárez, min.50. 2-3: Suárez, min.71. 2-4: Messi, min.85.

Epailea: González González. Txartel horiak Illarra, Oyarzabal, Sergi Roberto, Pique.

Asistentzia: 23.277 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!