Sansek Lezaman jokatuko du igande honetan Bilbao Athleticen aurka. Lehen fase honetako azken-aurreko jardunaldia izango da eta txuri-urdinek azken sei partidetatik bost irabazi ondoren, anbizio handienarekin ekingo diote neurketari. Bizkaitarrak, bestalde, bigarren dira, gure filiala baino bi puntu gehiagorekin. Lehen hiru postuetarako lehia zuzena, datorren denboraldian Espainiako Futbol Federazioko Lehen Mailan eta Bigarren Mailara igotzeko playoffak jokatzeko aukera ematen duena. Dena ematera maila altuko partida honetan. Neurketa Real Sociedad TVren bidez jarraitu ahal izango da zuzenean. Aupa Sanse!
SESTAO RIVER – REAL C (LARUNBATA, 17:00)
SESTAO RIVER – REAL C (LARUNBATA, 17:00)
Gure hirugarren taldeak Las Llanas bisitatuko du larunbat honetan Sestao Riverren aurka jokatzeko. Lehen fase honetako azken jardunaldia izango da eta gertatzen dena gertatzen dela, txuri-urdinek bigarren postuan bukatuko dute. Baina hurrengo faserako puntuak pilatu egingo dira, eta ondorioz, partidak garrantzi bera izango du. Denboraldiko lehen zati bikain honi amaiera emateko prest.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin