Zure sarrerak eska itzazu

Cadizerako sarrerak

Jada 14an Cadizen (17:30etan) jokatuko den partidarako sarrerak eska ditzakezu. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak ordainpeko 300 sarrera jasoko ditu. Sarrerak horrela banatuko dira:

 - 260 sarrera (30€ko prezio bakarra) gure bazkideentzako gure web gunearen bitartez.

- 40 sarrera lagun-taldeentzako.

Sarreren eskaera realsociedad.eus-en bitartez esklusiboa izango da gure bazkideentzat. Eskaera gaurtik abuztuaren 8ra bitarte, biak barne, egin behar da. Epea abuztuaren 8an 12:00etan itxiko da.

Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu eta biak, bai eskatzailea bai laguna, bazkideak izan beharko dute.

Behin eskaera epea bukatzen denean, 260 sarrerako kupoa gainditzen bada zozketa egingo da eskaera egin duten bazkide guztien artean.

Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!