KLÁRA CAHYNOVÁ 2027

Champions mailako berritzea

Vídeo

Realak eta Klára Cahynovák akordioa lortu dute futbolari txekiarraren kontratua 2027ra arte berritzeko, urtebete gehiago luzatzeko aukerarekin. Erdilariak txuri-urdin elastikoa defendatzen jarraituko du eta klubaren proiektuaren parte izaten segituko du datozen denboraldietan.

Cahynovák Anoetan sinatu du klubarekin izango duen lotura berria, Realeko ordezkarien babesarekin. Ekitaldian izan dira Joseba Ibarburu, Realeko presidenteordea; Alex Uranga, kontseilaria; Garbiñe Etxeberria, emakumezkoen futbolaren arduraduna; eta Maider Castillo, emakumezkoen eliteko futbolaren arduraduna.

Zubietara iritsi zenetik, Klára pixkanaka gero eta garrantzi handiagoa hartzen joan da taldean. Bere esperientziak, erregulartasunak eta zelai erdian oreka emateko gaitasunak jokalari garrantzitsu bihurtu dute talde txuri-urdinean.

Futbolari txekiarrak eguneroko lanean erakutsitako konpromisoagatik eta partida bakoitzean lehiatzeko duen moduagatik nabarmendu da. Cahynovák ordena, lasaitasuna eta sendotasuna ematen dizkio taldeari, eta pieza fidagarria bihurtu da Realaren erdiko lerroan.

Txekiar Errepublikako selekzioarekin nazioartekoa izanik, Klárak eskarmentua eta heldutasuna eskaintzen dizkio taldeari. Bere jarraipenak Realaren apustua indartzen du: oinarri sendo bat mantentzea eta hazten jarraitu nahi duen proiektu bati egonkortasuna ematea.

Berritze honekin, Realak lehen egunetik taldeari ekarpena egiten jakin duen jokalari baten jarraipena ziurtatu du. Klárak esperientzia, lana eta konpromisoa gehitzen jarraituko du etorkizunari ilusioz begiratzen dion talde batean.

Zorionak, Klára!


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!