Realak agur esan dio denboraldiari Anoetan hiru eta lauko porrot batekin. Donostiarrek, Aritz Elustondoren agurrean, ezin izan diote garaipen bat oparitu zaleei eta kanpokoek partida azken zatian nola iraultzen duten ikusi dute.
Neurketa ahalik eta ondoen hasi da, Aritzek bigarren zutoinera erdiratu eta Aihenek, ezkerkada indartsu batekin, sare barrura bidali duen jokaldiarekin. Gutxi iraun du pozak, kanpokoek hogei minututan Javi Guerra eta Hugo Duroren golekin buelta eman baitiote. Gipuzkoarrek pare bat aukera on izan dituzte Oskarssonen bitartez berdinketa lortzeko, baina lehenengoan gora bidali badute, bigarrenean Dimitrievskik esku miragarria atera du.
Bigarren zatian taldea markagailua iraultzearen bila atera da eta, minutu gutxitan, helburua lortu du. Tarregak, kanpokoentzako zoritxarreko jokaldi batean, baloia bere atean sartu du eta, handik gutxira, Oskarssonek sare barrura bidali du Oyarzabalen pasea. Remirok berdinketa saihestu du valentziarren jokaldi batean, eta txuri-urdinek laugarrena egiteko egoerak ere izan dituzte. Partida moteltzen ari zen heinean, korner batean, Guido Rodriguezek, burukada batekin, norgehiagoka berdindu du. Eta, gainera, luzapenean, Javi Guerrak laugarrena egin du Corberanen taldeari garaipena emateko.
Anoetari agur tristea, eskuan zegoenean ihes egin duen partida batean. Denboraldia datorren asteburuan itxi beharko da RCD Espanyolen zelaian.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Aritz (kap)(Aramburu, min.84), Martín, Zubeldia, Aihen (Sergio Gómez, min.58), Turrientes, Soler, Marín, Zakharyan (Oyarzabal, min.58), Brais Méndez (Sucic, min.58) eta Óskarsson (Guedes, min.79).
Valencia CF: Dimitrievski, Núñez (Almeida, min.83), Tárrega (kap), Cömert, Jesús Vázquez, Rodríguez, Ugrinic (Correia, min.74), Luis Rioja (Ramazani, min.74), Diego López (Pepelu, min.74), Javi Guerra eta Hugo Duro (Sadiq, min.74).
Golak: 1-0: Aihen, min.3. 1-1: Javi Guerra, min.8. 1-2: Hugo Duro, min.23. 2-2: Tárrega (b.a.), min.60. 3-2: Óskarsson, min.63. 3-3: Rodríguez, min.90.
Epailea: Iosu Galech. Txartel horia erakutsi die etxeko Zakharyan, Jon Martín, Zubeldia eta Turrientesi. Kanpoko Cömert-i txartel gorri zuzena erakutsi dio 68. minutuan.
Ikusle kopurua: 28.466 pertsona.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin