Realak porrotarekin amaitu du denboraldia Bernabeun. Gutxi zegoen jokoan bi taldeentzat eta etxekoek donostiarrek baino gehiago asmatu dute.
Madrildarrek izan dute lehen aukera Marrerok Mbapperi gelditu dion buruz buruko batean. Txuri-urdinen erantzuna Sergio Gomezek kanpora bidali duen kontraeraso garbi bat izan da. Mbappek gora bidali duen beste aukera baten ondoren, Marinek gauza bera egin du korner baten irteeran. Reala mina egiten ari zen espaziora jokatzen eta Sucicek ere abagune on bat izan du, baina jaurtiketa gehiegi gurutzatu du. Atsedenaldira iritsi aurretik, zalantza handiko penalti batekin, etxekoek aurrea hartu dute. Marrerok penaltia geratu du, baina ezin izan du gauza bera egin aldaratzearekin.
Bigarren zatian talde zuria nagusi izan da, baina Marrero bikain ibili da gol gehiago ekiditeko. Hala ere, amaierara iritsi aurretik, Mbappek bigarrena egin du atezain azpeitiarra behetik gaindituz.
Hemen amaitu da denboraldia eta hasi da etorkizuna. Ez da espero genuen urtea izan, baina datorrena hobea izango da ziur. We are Real.
Fitxa teknikoa:
Real Madrid: Lunin, Lucas (Gonzalo, min.76), Tchouameni (Vallejo, min.56), Asencio, Fran García, Valverde, Ceballos, Modric (kap) (Chema, min.84), Guler, Brahim (Vinicius, min.56) eta Mbappé.
Real Sociedad: Marrero, Aramburu, Martín, Aihen (kap), Turrientes (Zubimendi, min.71), Sucic (Brais Méndez, min.84), Marín (Olasagasti, min.46), Sergio Gómez (Barrene, min.71), Take eta Mariezkurrena (Oyarzabal, min.71).
Golak: 1-0: Mbappé (pen), min.38. 2-0: Mbappé, min.84.
Epailea: Melero López. Txartelik gabe.