Belar hockeyko gure taldeak RC Poloren aurka galdu du eguerdi honetan Zubietan (0-1). Neurketak abagune argi gutxi izan ditu eta oso parekatua egon da. Txuri-urdinek Erreginaren Koparako sailkapen postuetan jarraitzen dute –oraingoz zazpigarren–, eta oso ongi lehiatu dute aurkari zuzen baten aurka.
Bi taldeek aukerak izan dituzte, baina lehen bi laurdenetan inork ez du lortu markagailuan aurreratzea. Bigarren zatiko hirugarren laurdenean, aldiz, Patricia Alvarezek kanpokoak aurreratzea lortu du eta norgehiagokako gol bakarra sinatu du.
Azken unera arte berdinketaren bila aritu dira txuri-urdinak, bultzaka eta arriskua sortuz, baina ez dute saririk lortu. Galdu arren, donostiarrak zortzi onenen artean mantentzen dira sailkapenean eta beraien esku dago Erreginaren Kopara sailkatzea. Lehen itzuliko azken jardunaldian erabakiko da dena, Union Deportiva Taburienteren aurkako partidan. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin