Martin Zubimendik arratsalde ezberdina bizi izan zuen. Erdilariak abenduko jokalari onenaren saria, BM Supermerkatuek babestutakoa, jaso zuen eta Miguel Arizpeletari, MVPren zozketa irabazi zuen Javier bazkide donostiarraren anaiari, bere kamiseta eta 100 euroko erosketa eman zion.
Opari eta oroitzapen argazki artean, Miguelek txuri-urdina ezagutzeko aukera izan zuen. “Duela gutxi debutatu zuen eta jokalari garrantzitsua da. Taldeak paper ona egin dezake hiru lehiaketetan eta edozein arerioren aurka lehiatzeko gai da”, adierazi zuen. Martinek berak zaleak inoiz baino gertuago daudela sentitzen du: "Niretzat aldaketa izugarria izan da, zaleen ilusioa ikusten dut, taldeak nabaritzen du eta esfortzua transmititu nahi dugu".
Funtzionamendua:
Partida bakoitzaren ostean MVP-aren bozketa irekitzen da da. Behin epea itxita, botu gehien lortu dituzten jokalariek 3, 2 eta puntu 1 izango dute sailkapen nagusirako. Hilabetearen amaieran, puntu berdinketa badago jokalari desberdinen artean, jokalari bakoitzak jasotako botu kopurua begiratuko da berdinketa saihesteko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin