Real Sociedad – Deportivo Alaves (18:30)

Denok batera

LaLiga Santander Anoetara itzuliko da gaur. Bi jardunaldi jarraian etxetik kanpo jokatu ondoren, Realak Deportivo Alaves hartuko du bere zaleen aurrean. Etxean lortutako azken garaipenek eta Villamarinen eskuratutako berdinketak indarra eman dio taldeari eta dinamika onean jarraitzea dute helburu jokalariek sailkapenean bizirik mantentzeko.


Aurrean izango dugun arerioa txapelketa une honetan forma onenean dagoen taldeetako bat da. Sevilla FC edo Villarreal CFen aurkako garaipenak eta Camp Noun emandako irudi onak Abelardoren lana indartzen du abenduan babazorroen aulkira iritsi zenetik. Munir aurrelariaren baja izango da aipagarriena azken neurketan txartel gorria ikusi ondoren.


Garaipenak ezin du ihes egin gaurkoan. Etxean sendo mantentzea ezinbestekoa da Europara itzultzeko helburua biziri mantentzeko. Momentu zailak izango dira neurketan, baina Klub honetan beti gainditu diren bezala aurre egin behar izango dira, jokalari eta zaleak bat eginaz. Denok batera.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!