ERREGINAREN KOPAKO FINAL-ZORTZIRENAK

Deportivo Abancaren aurka

Realak Deportivo Abanca izango du aurkari Erreginaren Kopako final-zortzirenetan. Zozketa gaur goizean egin da Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan eta donostiarrak Coruñako taldearekin parekatu ditu. Kanporaketa, partida bakarrera, Deportivo Abancaren etxean jokatuko da zehazteke dagoen egunean (abenduak 20-21-22).