CD CAZALEGAS – REAL SOCIEDAD (19:00)

Desiratutako amaieraren bila


Realak gaur arratsaldean hasiko du Talavera de la Reinan 22-23 Errege Kopako ibilbidea, CD Cazalegasen aurka hurrengo kanporaketarako sailkapena lortzeko eta, horrela, txapelketa ikusgarriaren lehen erdiari amaiera emateko helburuarekin irtengo da zelaira. Ramon Sanchez-Pizjuanen garaipena lortu eta gero, txuri-urdinek Europa Leagueko final-zortzirenetarako txartela eta Champions Leagueko postuetan egotea eskuratu dute.


Gaurko gure aurkariak Gaztela La-Mantxako Preferenteko II. Multzoko nagusi bezala iritsiko zaigu. Bederatzi garaipen eta berdinketa batekin, CF Aloveraren aurkako azken partidan, RFEFko 3. mailara igotzea lortu nahi du. Aurkaria, ilusioa lagun, gauzak zail jartzen saiatuko da gure taldeari. 2022ko Qatarko Munduko Txapelketaren atarian gaude, baina aurretik Realak amaiera eman behar dio bere lanari. AURRERA MUTILAK!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!