REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAREN EGUNA

Dibertsioa, kirola eta elkartasuna

Vídeo

Urteko egun berezienetako baten lekuko izan zen atzo Reale Arenako kanpoaldea. Goizeko lehen ordutik, milaka pertsona hurbildu ziren Reale Arena ingurura, Real Sociedad Fundazioaren hamaikagarren edizioaz gozatzeko.

11:00etan hasita, ekitaldi ugariz gozatu zuten zaleek. Puzgarriak, tailerrak, herri kirolak, jolasak eta askoz gehiago izan ziren. Aizpuruaren lehen taldeko busa ere bertan izan zen, zaleen aldetik bisita asko jaso zituena. Ohi bezala, egun paregabe honi amaiera bikaina emateko ardura Go!azen-en emanaldiak izan zuen.

Bestalde, aurreko edizioetan bezala, Real Sociedad Fundazioak beste helburu solidario bati eskaini nahi izan zion atzoko eguna. Aurten Aspargi elkartearekin batera etorri da. Aspargi irabazi asmorik gabeko elkartea da, Parkinson edo parkinsonismooa diagnostikatuta duten pertsona guztiei eta haien familiei gaixotasunak eragindako hainabt arazoei erantzuten dieten zerbitzu eta jarduerak eskaintzeko sortua.

Oso egun berezia izan zen familia txuri-urdin osoarentzat, denbora luzez oroimenean geratuko dena. Eskerrik asko gerturatu zareten guztioi eta datorren urtera arte!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!