KOMUNIKATU OFIZIALA

Diego Ricorekin akordioa

Vídeo

Realak akordioa lortu du AFC Bournemouthekin Diego Ricok talde txuri-urdinean joka dezan. Reala, era berean, akordio batera iritsi da defentsarekin 22-23 denboraldiaren amaierara arte, beste denboraldi batez luzatzeko aukerarekin helburu batzuen arabera. 


Sendotasun gehiago ezker hegalerako

Diego Rico Burgosen jaio zen 1993ko otsailaren 23an. Bere jaioterrian hasi zuen bere futbol ibilbidea eta jubenil mailan Real Zaragozarekin fitxatu zuen. 13-14 denboraldian lehen taldera igo zen, orduan Bigarren Mailan, eta ezker hegalean titular postua bereganatu zuen. Hiru denboraldi eman zituen Aragoiko taldean (109 partida) eta CD Leganesekin fitxatu zuen. Han egin zuen debuta Lehen Mailan. Jokalari pepinero bezala bi denboraldi bikain egin ondoren (58 partida), Diego Ricok Premier Leagueko Bournemouth taldearekin sinatu zuen. Talde ingelesean hiru denboraldi egin ditu 83 partida jokatuta. Jokalari ezkerra da, baloia ondo erabiltzen duena. Burgoseko jokalaria atzealdeko ezker hegala sendotzeko heldu da. Ongi etorri, Diego.

 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!