REAL SOCIEDAD 3-1 ELCHE CF

Dinamika onean jarraitzen dugu

Realak gora egiten jarraitzen du. Txuri-urdinek hiru eta bat garaitu dute Elche partida bikain batean. Sucic, Oyarzabal eta Oskarssonen golek beste garaipen bat eman diete donostiarrei.

Norgehiagoka, espero bezala, bi taldeekin aurkariaren atea bilatzen hasi da. Kanpokoen abisi txiki batean ostean, Realak aurrea hartu du Sucicen gol batekin, Peña behetik gaindituz. Matarazzoren mutilen minuturik onenak izan dira eta, handik gutxira, bigarrena lortu dute Oyarzabalek elxtarren akats bat aprobetxatu ondoren. Pena izan da atsedenaldia iritsi baino lehen, jaurtiketa gurutzatu batean, André Da Silvak aldea murriztu izana.

Bigarren zatia Marini oso gutxigatik baliogabetu dioten gol batekin hasi da, jokoz kanpo zegoelako. Oyarzabalek, bakarkako jokaldi batean, neurketa erabaki ahal izan du, baina errematea gora joan zaio. Diangek gertu izan du berdinketa kanpokoentzat Caletak atera duen erremate batean. Turrientesen erremate baten ostean, Oskarssonek, sartu berriak, ez du asmatu Peña gaindituta zegoenean. Aurrelariak ez du barkatu hurrengoan, Mendizorrotzan sartutako jokaldi berean, norgehiagoka erabakita uzteko.

Hiru puntu gehiago olatuaren gailurrean jarraitzen duen Realarentzat. Asteazkeneko finalaurrekora iristeko modurik onena.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Odriozola, min.65), Aramburu, Zubeldia, Ćaleta-Car, Sergio Gómez, Gorrotxa, Soler (Herrera, min.81), Marín, Sučić (Turrientes, min.29), Guedes (Ochieng, min.65) eta Oyarzabal (kap)(Óskarsson, min.81).

Elche CF: Iñaki Peña, John (Pedrosa, min.56), Victor Chust (Pedro Bigas, min.72), Affengruber, Petrót (Lucas, min.83), Germán, Neto (Aguado, min.56), Diang (Gonzaol, min.83), Febas (kap), Álvaro eta André Da Silva.

Golak: 1-0: Sucic, min.24. 1-1: Oyarzabal, min.38. 2-1: André Da Silva, in.42. 3-1: Óskarsson, min.90.

Epailea: José Luis Guzmán. Txartel horia erakutsi die etxeko Affengruber, Febas, Diang eta Aguadori. 

Ikusle kopurua: 30.187 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!