BELAR-HOCKEYKO ZELAI BERRIA

Igandean estreinatuko da

Belar hockeyko zelai berriak bere lehen partida ofiziala hartuko du igandean. Gure filialak, Ohorezko B Mailan diharduenak, FC Barcelonaren aurka jokatuko du 13:00etatik aurrera. Lehen taldearen debuta hilaren 17an iritsiko da RC Poloren aurka.

Donostiako hipodromoaren ondoan dago eta zelai berria Europako modernoenetako bat da. Belar-hockeyan aritzeko materialik aurreratuenak ditu, eta nazioarteko lehiaketetako partidak har ditzake. 550 ikuslerentzako harmaila batekin, sei aldagelarekin, beroketa gunearekin eta beste erabilera batzuetarako egonaldiekin, zelai berriak belar-hockeya bultzatuko du hirian, non gero eta gazte gehiagok egiten duten kirol eder hau. Gaur egun klub txuri-urdinak zazpi talde eta 125 txikik parte hartzen duten eskola bat ditu. Guztira, adin guztietako 250 kirolarik beren pasioa baldintza onenetan garatu ahal izango dute instalazio berri honi esker.

Reala izan zen Donostiako Udalaren lehiaketara aurkeztu zen erakunde bakarra, zelaiaren eraikuntza eta ondorengo kudeaketari buruzkoa. Erakunde txuri-urdinak gasto guztia hartu du bere gain, 3.800.000 euro ordainduz alegia, eta 21 urtez kudeatuko du instalazioa, bai Realeko taldeentzat, bai Donostiako eta Donostialdeko gainerako taldeentzat.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!