Asier Illarramendik ebakuntza izan du eguerdian esker peroneoan duen haustura dela eta. Fernando Garcia Lucas eta Gloria Lopez dokotoreek egin dute ebakuntza Majadahondako FREMAP Ospitalean. Haustura zuzendu egin da eta egonkortu osteosintesi baten bidez.
Era berean, orkatileko artroskopia egin zaio artikulazioaren eta lotailuen egoera ikusteko. Lotailu deltoideoan eta sindesmosian lesioa ikusi da eta torloju bat ezarri zaio, hemendik 6-8 aste barru kenduko zaiona.
Arazorik ezean, jokalariak 24-48 ordutan jasoko du ospitaleko alta.
Real Sociedad de Futbol, SADeko Zerbitzu Medikua
*Informazio mediku honen argitalpenak jokalariaren onespena du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin