Larunbat honetan, Realaren eta Real Sociedad Fundazioaren babesle enpresa batzuk egun bikaina pasa zuten Gasteizen Alberto Gorriz, Santi Bakero, eta klubaren hiru kontseilariekin. Goizeko 12:30-tan autobusez Donostiatik irten ziren eta iristean Andere jatetxean bazkaldu zuten. Han irribarreak eta istoriotxoak ez ziren falta izan.
Bazkaldu ostean, Mendizorrotzara joan ziren Alavesen aurkako partida ikustera. Partida osoan taldea animatzen aritu ziren, eta golak iritsi zirenean pozez lehertu ziren. Aukera ezinhobea izan zen beste babesleekin egun bikaina pasatzeko eta haien konpromezua familia txuri-urdinarekin eskertzeko.
Ekintzan parte hartu zuten enpresak ondorengoak izan ziren: AMPO, Autocares Aizpurua, Bostnan Servicios Creativos, Dardarak, Donosac, Druck, El Diario Vasco, Elektra SA, Fundación Oceanográfica de Gipuzkoa, Fueltruck, Garbilabel, Kirolbet – Kirolsoft, Logikaline, Mugape, Piolet, Reale Aseguruak, S21sec, Sein Tic, Seyce, Vallina eta Vascoplast
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin