Real Betis 3-0 Real Sociedad

Egun txarra

Vídeo

Ateratzen ez denean, ez da ateratzen. Realak ez du partida ona jokatu eta galdu egin du Benito Villamarinen hiru goleko aldearekin. Etxekoen lehen zatiko bi tantoak erantzunik gabe utzi dituzte gipuzkoarrek. Aukera galdua.

Hasieratik ez du sentsazio onik izan talde txuri-urdinak. Oinetan baloiak ez zion irauten, eta ez zuen Joeleraino iristea lortzen. Etxekoak, berriz, joko bikaina egin gabe, nagusi izan dira lehen zatian, eta bi goleko aldearekin joan dira atsedenaldira. Borja Iglesiasek korner bat buruz errematatu du, eta Joaquin area barrutik errematatu du.

Bigarren zatiaren hasiera itxaropentsua izan da. Realak hobeto jokatu ahal izan du, eta etorrerak gertatzen hasi dira. Betisek ere estu jarraitzen zuen, baina lehendik ere berdintasun handiagoa zegoen. Merinok, zelai erditik, langara bidali du baloia. Lastima. Golarekin bete-betean sartzen ziren partidan. Portuk ere izan du aukera, baina jaurtiketa gora joan zaio. Gutxi gehiago Canalesek hirugarren lortu arte partida amaitzear zela. Gaurkoa ez da eguna izan. Pasa orrialdea eta jo koparantz. Aupa Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Betis: Joel, Mandi, Bartra, Edgar, Royal, Canales, Aleñá (Guido Rodríguez, min.68), Guardado, Álex Moreno, Joaquín (kap) (Tello, min.82) y Borja Iglesias (Loren, min.74).

Real Sociedad: Remiro, Zaldua (Gorosabel, min.80), Llorente, Le Normand, Aihen, Guevara, Merino, Oyarzabal (kap), Portu (Willian José, min.71), Odegaard e Isak (Barrenetxea, min.57).

Golak: 1-0: Borja Iglesias, min.27. 2-0: Joaquín, min.44; 3-0: Canales, min. 94.

Epailea: Cordero Vega. Txartel horia erakutsi die etxeko Guardado eta Álex Morenori eta kanpoko Llorenteri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!