Gure hirugarren taldeak hiru eta huts galdu du UD Logroñesen aurka Las Gaunas Estadioan. Txuri-urdinek ez dute partida ona jokatu eta sailkapeneko goiko aldeko talde baten nagusitasunaren aurrean amore eman dute.
Partida hasieratik jarri da maldan gora, epaileak hasi eta berehala etxekoen aldeko penaltia adierazi duenean. Barrerok ez du huts egin 11 metroetatik, errioxarrak markagailuan aurretik jarriz. 2-0ekoa minutu batzuk geroago iritsi da, Aguerok Realaren defentsaren baloi galera baliatu duenean talde zuri-gorriaren abantaila handitzeko.
Atsedenalditik bueltatu eta gutxira, Agüerok berriro Logroñésen hirugarren gola egin du. Partida ia erabakita zegoela, Óscar Fernándezen taldea markagailuan gerturatzen saiatu da eta aukerak izan ditu, baina ez du asmatu. Azken minutuetan partida baretu egin da eta bi taldeak ez dituzte ia iritsiera arriskutsurik egin.
Gure bigarren filiala Zubietara itzuliko da datorren astean Gernikaren aurkako derbia jokatzeko ligako lehen itzuliko azken partidan..
Fitxa teknikoa:
UD Logroñés: Daza, Iribarren, Moreno (Gualda, min. 79), Monreal, Mateo, Sarriegi (Garrido, min. 58), López (De Moraes, min. 58), Caballero, Agüero (Facchin, min. 79), Madrazo eta Barrero (Nájera, min. 70).
Real Sociedad C: Tompa, Garro (Arruti, min. 59), Díaz de Alda (Otadui, min. 46), Torres, Olarra, Martín, Segurola, G. Gorosabel (Peral, min. 59), Astiazaran (H. Rodríguez, min. 83), Oleaga eta Carrera (Arenzana, min. 59).
Golak: 1-0: Barrero (pen.), min. 5. 2-0: Agüero, min. 26. 3-0: Agüero, min. 51.
Epailea: Baiges Dones. Txartel horia erakutsi die etxeko Moreno, Caballero eta Monreali eta kanpoko Díaz de Alda eta Arenzanari.