Gure belar hockeyko taldeak hiru eta huts galdu du gaur arratsaldean RS Tenisen aurka Santanderren. Txuri-urdinak gaindituta egon dira, donostiarren egun txar batean hasieratik indartsuago egon den aurkariaren kontra. Kantabriarrek partida hasi eta berehala lortu dute aurrea hartzea Agueda Moroniren bitartez. Realak, inoiz eroso sentitu ez arren, partidaren barruan mantentzea lortu du aldageletara joan aurretik.
Txuri-urdinek estutu egin dute bigarren zatian, baina ez dute asmatu. Azken laurdenean, Carmen Fernandez de Velascok garaipena bideratu du santandertarrentzat penalti puntutik, eta, azken txanpan, Milagros Fernandezek partida erabakita utzi du. Porrota donostiarrentzat lehen itzuliko azken partidan. Lau hilabete barru itzuliko dira lehiaketara, martxoan. Atxurrak gora.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin