Belar hockeyko gure taldeak bina berdindu du RC Jolasetaren aurka gaur arratsaldean Zubietan. Donostiarrek indartsu ekin diote partidari eta Lucia Casadok txuri-urdinak aurreratzea lortu du penalti korner batean. Neurketa berdinduz joan da eta Camila Guadalupek berdintzea lortu du bigarren laurdena hasi eta gutxira. Jone Albak, atsedenaldira iritsi baino lehen, donostiarrak aurretik jarri ditu berriro, baina irudipena izan da eta kanpokoek gola sartu dute Eugenia Pradoren bitartez aldageletatik igaro ostean. Garaipena azken unera arte bilatu dute txuri-urdinek, baina egun txarra izan dute eta ez dira eroso sentitu, azken sailkatuaren aurka irabazteko aukera paregabea galduz. Datorren asteburuan CD Terrassa taldeari bisita egingo diote.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin