SANSE 1-0 REAL VALLADOLID

Ekaitz txuri-urdina

Vídeo

Sansek izen handiko garaipena lortu du berriro Anoetan, gaur gauean Real Valladoliden aurka. Ansotegiren taldeak, jaitsieratik irten eta hamahirugarren postuan jarrita, gora egiten jarraitzen du bere prestakuntzan, Amarako zelaira hurbiltzen diren guztien gozamenerako.

Donostiarrek baloiarekin eta baloirik gabe ohiko erritmo altuarekin ekin diote neurketari. Ochiengek eta Diazek hegaletatik erasora irteera azkarrak atera dituzte, eta txuri-urdinen lehen aukerak iristen hasi dira. Lehen zatiaren erdialdean bat eta hutsekoa iritsi da. Balda izan da azkarrena area barruan, alboko falta batean. Valladolidtarrek berehala erreakzionatu nahi izan dute eta Peterrek behin baino gehiagotan gertu izan du berdinketa, asmatu ezinik.

Bigarren zatiaren hasiera lehenengoaren parekoa izan da. Gure bigarren taldeak jokoaren kontrola berreskuratu eta bigarren gola oso gertu izan du, errematatzen asmatu ez duten kontraeraso zoragarri batean. Desabantaila txikienaren ondorioz, kanpokoak gola egiten saiatu dira, baina donostiarrek Anoetarekin duten idilioa erakutsi dute berriro. Gaur batez ere Real Valladoliden eta ekaitzaren aurka.

Ficha técnica:

Sanse: Fraga, Dadie, Beitia (kap.), Kita, Balda (Agote, min. 79), Aguirre (P. Rodríguez, min. 70), Díaz (Marchal, min. 46), Astiazaran, Mariezkurrena (Carbonell, min. 63), Ochieng (Ramírez, min. 79) eta Carrera.

Real Valladolid: Guilherme F., I. Alejo, Tomeo, D. Torres, Bueno, S. Juric (kap.), Peter (Chuki, min. 62), Lachuer (Latasa, min. 46), J. Ponceau, Amath (Tenés, min. 62) eta Marcos André (Biuk, min. 70).

Gola: 1-0: Balda, min. 22.

Epailea: Rafael Sánchez. Txartel horia erakutsi die etxeko Carrera, Ochieng eta Dadieri, eta kanpoko I. Alejo, Tomeo eta Chukiri.

Ikusle kopurua: 1.481 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!