CA OSASUNA-REAL SOCIEDAD (OSTIRALA 28, 21:00)

El Sadarrerako sarrerak

Jada apirilaren 28an El Sadarren jokatuko den partidarako sarrerak eska ditzakezu. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 609 sarrera jasoko ditu, 25 euroko prezio bakarrean.

- 404 sarrera bazkideen eta RS Fan-en eskaeretarako.

- 95 sarrera klubaren konpromisoetarako.

- 110 sarrera languntaldeentzat.

Sarreren eskaera realsociedad.eus-en bitartez esklusiboa izango da gure bazkideentza eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik apirilaren 24ra bitarte, biak barne, egin behar da. Epea hilak 24an 12:00etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak eta laguntzaileak bazkideak edo RS Fan izan behar dute.

 Behin eskaera epea bukatzen denean, kupoa gainditzen bada zozketa egingo da eskaera egin duten guztien artean. Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da.

Mesedez, bete itzazu inprimakiak Iruñera joango diren pertsonen datuekin, ez baita izen-aldaketarik onartuko txarteldegian ordaintzerakoan. Bikoiztutako eskaerak ere ez dira zenbatuko. Estadiora sartzean, sarrera bakoitzari esleitutako izena egiaztatuko da, pertsona horren NANarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!