RS ENPRESAK

Elkarguneak

Vídeo

Reale Arena urteko RS Enpresak lehen ekitaldiaren eszenatokia izan zen joan den astean. Realaren eta gure fundazioaren enpresa babesle batzuk bertaratu ziren, bertan osasun-protokolo guztiak betez. 'Elkarguneak' izenburupean, Carlos Martinez eta Markel Bergara gure jokalari ohiek futbolean eta enpresetan dauden erantzukizun figurei edo karguei buruz hitz egin eta eztabaidatu zuten: zuzendaritza-estiloak, gatazken kudeaketa, taldeetako rolak, etab. Harreman pertsonalek taldeetan duten garrantziari buruzko anekdota eta hausnarketen artean, lan-saio dinamiko eta aberasgarri bat sortu zen. Ekitaldi berri honetan, klub txuri-urdinaren eta bere enpresa lagunen arteko harreman ona sustatzen jarraitu zen.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!