Realaren eta Wakatake Groupen arteko akordioak aurrerapausoak ematen jarraitzen dus2022ko urtarrilean hasitako harremanari esker. Denbora honetan zehar Wakatakeri prestakuntza eta metodologia aholkularitza zerbitzuak eman zaizkiola eta aurten ere, Japoniako zortzi gazte Donostiara iritsi dira. 22/23 kasturtean zehar, hezkuntza, kultura eta futbol programa osatuko dute, espezializazio plan osoaren barruan. Plan horri esker, gure harrobiko hainbat talderekin bat egingo dute, entrenamenduak eta eguneroko dinamikak partekatzeko.
Olarain Ikastetxe Nagusian biziko dira gaztetxoak eta Santa Teresa ikastetxean ikasiko dute. Mutil hauetako gehienek, hilabete batzuetako prestakuntza osatu zuten Donostian aurreko denboraldian.
Harreman honen baitan Japonian ere hainbat kanpus antolatu ziren udaran, talde txuri urdineko teknikarien laguntzarekin eta ehun futbolari gazte inguruk parte hartu zuten bertan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin