REAL SOCIEDAD B 3-1 BIZKERRE FT

Emaitzari buelta eman eta beste hiru puntu

Realak  hiru eta bat irabazi du Bizkerreren aurka markagailuari buelta eman eta gero. 

Bi taldeen arteko norgehiagoka intentsitate handiarekin eta aukera gutxirekin hasi da. Lehen hogei minutuetan talde bakar batek ere ez du aurkarien ateetara hurbiltzea lortu. Hala ere, lehen abagunea Gorka Alvarezen neskek izan dute, baina Isasek lortutako gola bertan behera geratu da jokoz kanpo zegoelako. Une honetatik aurrera, txuri-urdinek jabetza gehiago izan dute eta  Intzaren hegaletik min handia egin diote aurkariaren defentsari. Zoritxarrez, gola ez da iritsi eta kanpoko taldea Arrularen ate ingurura hurbildu da, baina jaurtiketa bakar batek ere ez du arriskurik ekarri eta partida huts eta hutsekoarekin joan da atsedenaldira.

Aldageletatik igaro ostean taldeak partidan sartzeko zailtasunak izan ditu. Egoera hau kanpoko taldeak ondo aprobetxatu du eta lerro arteko pase batek Avila aurkitu du huts eta batekoa lortzeko. Aurkako golarekin donostiarrek berdinketa bilatu dute, eta Sarriegik, Guridiren pase bikain bat jaso eta gero taldearen lehenengoa lortu du. Berdinketarekin taldea gehiagoren bila joan da eta Intzak bere oinetan bigarrena izan du. Bazirudien norgehiagoka horrela amaituko zela, baina Intzak erdiraketa bikaina egin du Guridi area barruan aurkitzeko eta partidari buelta emateko. Bigarrenarena lortu arren,  taldeak ez du atzera egin eta neurketaren azken minutuetan Sarriegik hirugarrena sartu du.

Realak beste garaipen bat bilatuko du hurrengo asteburuan Osasuna Bren aurka. Aupa Reala!!


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: J. Arrula, Etxebeste, Azpirotz, Solo, Irune (Huranga, min. 65), Omaya, Naroa (Helene, min. 65), Guridi (Estrada, min. 87), Sarriegi (Puy, min. 89), Intza eta Isas (Maren, min. 65).

Bizkerre FT: Zamora, Zeberio, Flores, Bilbao (Llano, min. 61), Gamboa, Ávila, García (Pérez López, min. 87), Atxirika (Mendikute,min. 77), Argaluza, Torrontegui eta Porset.

Golak: 0-1: Ávila, min. 51; 1-1: Sarriegi, min. 72; 2-1 Guridi, min. 82; 3-1 Sarriegi, min. 87.

Epailea: Carballo Moreda. Txartel horia erakutsi die etxeko Guridi eta Estradari eta  kanpoko Flores eta Bilbaori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!