REAL SOCIEDAD B 2-1 REAL AVILÉS

Emaitzari buelta eman eta beste hiru puntu

Gure bigarren taldeak garaipena lortu du Zubietan Real Avilesi 2-1 irabazita. Neurketa oso parekatuta hasi da, bi taldeak aurkariaren areara ia hurbildu gabe. Donostiarrak abaguneak sortzen saiatu dira, baina lehen zatiak ez du gehiagorako eman. Bigarren zatian, kanpokoek aurrea hartu dute markagailuan Gorettiren golari esker, baina hiru minutu geroago Intza Arrondok berdinketa lortu du. Partidaren azken minutuetan, txuri-urdinek emaitzari buelta eman diote Aiara Echeverriaren eskutik. Gaurko garaipenarekin hiru dira jada jarraian eta datorren astean Sporting de Gijonen aurka bolada ona mantentzen saiatuko dira.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad B: Mendiburu, Etxebeste (kap.), Azpirotz, Etxeberria, Losada (Echeverría, min. 81), Carrera (Murillo, min. 70), Urdampilleta (Aranburu, min. 53), Zunzunegi (Esteberena, min. 70), Mugabure, Chacón eta Isasisasmendi.

Real Avilés: Caso, Menendez, Goretti, E. Rodríguez, Lobo (A. Fernández, min. 78), D. González (kap.), Ayuso (Pradilla, min. 53), P. Martínez, Coleman (Noa, min. 78), Mirdja eta Sara (Carballo, min. 53).

Golak: 0-1: Goretti, min. 67; 1-1: Arrondo, min. 71; 2-1: Echeverría, min. 82.

Epailea: Naroa Garayalde. Txartel horia atera die etxeko Isasisasmendiri eta eta kanpoko Ayuso eta Mirdjari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!