AUKERA GEHIAGO BALDINTZA DESBERDINETAN

Emakumezko entrenatzaileen UEFA B kurtsoa

Vídeo

Realak, Real Sociedad Fundazioak eta Gipuzkoako Futbol Federazioko Entrenatzaileen Elkargoak sustatuta, UEFA B entrenatzaileen ikastaroa jarri nahi du martxan berriro.

Ikastaro hori sustatze aldera, interesa duten pertsonek ikastaroaren berezitasuna ezagutu ahal izan duten jardunaldia burutu da.  Natalia Arroyo, lehen taldeko entrenatzailearen, Aintzane Encinas, hirugarren taldeko entrenatzaile eta jokalari ohiaren, Sandra Ramajo, Mariñoko entrenatzaile eta jokalari ohiaren eta aurreko ikasturteko bi parte-hartzaileen testigantzak entzuteko aukera izan dute, bertan, entrenatzaileak prestatzeko dagoen beharra azpimarratu delarik.

Kurtso honen berezitasuna, besteak beste, genero perspektiba da, alegia, emakumezko futbolarien beharrak eta berezitasunak kontuan hartzea edukietan, hizkuntza inklusiboa bermatzea, eta batez ere, emakume entrenatzaileen artean sareak sortzea, esperientziak elkar banatzea, eta neska gazteen artean ereduak sustatzea. Horretarako, ikastaroa eman duten irakasle guztiek aurrez Ainhoa Azurmendi kirol psikologoak eskainitako formakuntza jaso zuten. Bertan, genero berdintasunean oinarritutako ezagutza eta estrategiak eskaini zituen kurtsoak beste begirada desberdin bat izan zezan.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!