Eman izena e-Reala Cup-en!

Eman izena e-Reala Cup-en!


Realekoa bazara eta FIFAn jokatzea gustatzen bazaizu, txapelketa perfektua dugu zuretzat. 'e-Reala Cup' lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, txuri urdin zaleentzat FIFA 21eko lehen txapelketa. Ekainaren 11n eta 12an izango da eta, FNAC San Sebastian eta Futbol Emotion taldeen laguntzari esker, 1.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan.

Nola eman dezaket izena e-Reala Cup-en?

Izen ematea doakoa izango da eta ostirala arte egongo da irekita (17etan itxiko da). Ekintzaren laguntzaile den Ween Games erregistratu ondoren, txapelketan izena eman dezakezu esteka honetan. Partiden ordutegiari buruz informazioa emateko harremanetan jarriko gara. Txapelketa 1vs1 modalitatean jokatuko da eta ezingo dute 16 urtetik beherakoek eta jokalari profesionalek parte hartu.

Kanporaketak, ordutegiak eta txapelketaren nondik norakoak orri honetan kontsulta daitezke: e-Reala Cup.

Play Station 5-a, Fútbol Emotion-en opartiak eta Realaren produktuak

Txapelketa 1vs1 modalitatean jokatuko da, Play Station 4an, eta bi zatitan banatuko da, bata online eta bestea aurrez aurrekoa. Ostiralean, hilak 11, atariko kanporaketak online jokatuko dira, eta larunbatean, hilak 12, FNAC San Sebastianek bi finalerdiak eta finala hartuko ditu. Sariak horrela banatuko dira:

1º: Play Station 5 bat eta Realaren produktuak.

2º: Eurokopa 2021an parte hartuko duen talde baten kamiseta ofiziala (aukeratzeko), LaLigako baloi berriaren erreplika, Plantronics aurikularrak eta Realaren produktuak.

3º eta 4º: PS5eko DualSense mando bana eta joku bana Realaren produktuak.

Txapelketan parte hartzen duen bakoitzari Fútbol Emotionerako 10€-ko bono bat oparituko zaio eta izena eman duten guztien artean lehen taldeak sinatutako Errege Kopako kamiseta bat zozketatuko da.

Oinarri arautzaileak

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!