Zurutuza solidarioena

Enkantearen arrakasta

David Zurutuzak, Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin, COVID-19k eragindako krisi honetan okerren dauden pertsonei laguntzeko antolatu duen enkantea oso arrakastatsua izan da. Bere ibilbidean zehar Bildu dituen balio sentimental handiko objektuak jarri ditu enkantean. Hain preziatuak diren gauza horien artean 2017an Europa Leaguen sartzeagatik taldeak jaso zuen Rolex bat dago, gaur goizean Davidek berak Ion Eloseguiri eman diona, altxor preziatu horren irabazlea. Erlojuaz gain, bere kamiseta eta botak ere enkantean jarri dituzte, bi esperientzia VIP sarrerekin REALAren partida bat ikusi ahal izateko eta lau gonbidapen Daviden konpainian partida bat ikusteko. Arrakasta Itzela izan da. Eskerrik asko ekimen zoragarri honetan parte hartu duzuen guztioi.

Enkante solidario honen irabazi guztiak Mundukide eta Common Goal Fundazioaren proiektuetara bideratuko dira. Mundukide Fundazioa, jokalariak, Debagoienako bailarako GKE batzuetako pertsonen eskutik 1999an jaiotako fundazio bat da, eta Afrikako eskualdeko garapen sozioekonomikoan eta Amerikako antolaketa sozioekonomikoaren indartzean lan egiten du. Bestalde, Common Goal proiektu solidario bat da, Manchester Unitedeko Juan Mata eta Jürgen Griesbeck jokalariek gidatua, futbolaren industriak aldaketa sozialean eragina izatea ahalbidetuko duen ibilgailu bat sortzeko asmoz sortua.

 

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!