Entsalada bat prestatzera animatzen zara? Onenak saria izango du! Zer moduz sukaldatzen duzuen jakin nahi dugu. Gure jokalariek eta lehen taldeko teknikariek egunak daramatzate erronka honekin. Virginia Santestebanek, gure nutrizionistak, prestatu beharreko errezetak proposatu dizkie, eta sukaldaritzako dohainak erakutsi behar izan dituzte. Orain zuen txanda da! Entsalada batekin hasiko gara.
Taldeko hoberena Igor Zubeldiaren entsalada izan zen. Eta berak eta Virginia Santestebanek aukeratuko dute, hain zuzen ere, zein entsalada iruditzen zaien bikainena, kontuan hartuta originaltasuna, aurkezpena, erabilitako osagaiak eta makronutrienteak (karbohidratoak, proteinak eta koipe osasungarriak)… Onenari 100 euroko kupoia emango zaio edozein BM supermerkatuan kontsumitu ahal izateko.
Nola parte hartu
Lehiaketa honetan parte hartzeko hurrengo pausoak bete beharko dira: zaleek euren sare sozialetan #ErrezetaTxuriUrdina edo #RecetaTxuriUrdin hashtag-a erabili beharko dute entsaladaren argazkiarekin batera. Horretaz gain, izen bat jarri beharko diote entsaladari eta erabilitako osagaiak aipatu beharko dituzte. Parte hartzeko beste aukera bat redes.sociales@realsociedad.eus helbide elektronikora bidaltzea izango da. Maiatzaren 3a, igandea, amaitu baino lehen bidali beharko da informazio guztia. Astelehenean, Virginia Santestebanek lehiaketaren irabazlea zein den esango du. Eta aurrerago, errezeta berriak izango dituzue.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin