Reala eszenatokira itzultzen da. Txuri-urdinek Alavesen aurka jokatuko dute gaur arratsaldean. Jaitsiera postuetatik ia behin betiko aldendu nahi duen talde babazorro baten aurrean, Imanolen mutilek Champions Leagueko laugarren postuari eusteko erabakita daude Mendizorrotzan. LaLiga Santanderreko azken txanpan ez dago denborarik damutzeko, erreakzionatzeko eta lehenbailehen zuzentzeko bai ordea.
Etxekoak Pacheco atezainaren bajarekin iritsi dira, baina Joselu eta Lucas Perez erasoko erreferente nagusiak berreskuratu dituzte. 29 goletik 20 egin dituzten aurrelariak motzean lotzea da gaurko gako nagusietako bat. Denboraldi amaiera berri honetan, dinamika on bati ekiteak lehenbailehen ematen die bizitza taldeei. Hori da gaur gureek egin nahi dutena. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin