Gure belar hockeyko taldeak hiru eta huts galdu du ligako laugarren jardunaldian. Talde txuri-urdinak Sanse Complutense jaso du etxean, hain zuzen ere sailkapenean etxekoen puntu kopuru bera zuen taldea. Reala ez da ondo sartu partidara, eta horrek eragin du kanpoko taldea markagailuan aurreratzea laugarren minutuan Patricia Alvarezen gol bati esker.
Hortik aurrera talde gipuzkoarrak berdinketaren golaren bila jarraitu du, baina bi minutuan sartutako bi golek (lehenengoa Lola Rierak sartu du eta bigarrena Maria Pilarrek) partida erabakita utzi dute talde madrildarraren alde. Datorren jardunaldiari begira, Realak asteartean Terrassan jokatuko du CD Terrassaren aurka goiko postuetan jarraitzeko helburuarekin.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin