Gure bigarren taldeak garaipen ukaezina lortu du gaur arratsaldean Zubietan Olímpico de Leonen aurka (5-0). Donostiarrek partida bikaina jokatu dute, hasieratik amaierara nagusituz eta euren bertsiorik onena erakutsiz, batez ere bigarren zatian.
Aitor Resenderen taldea erritmo biziarekin eta intentsitatearekin atera da. Carlota Chaconek markagailua ireki du lehen zatian, talde jokaldi bikain baten ondoren. Handik gutxira, Ane Isasasmendik etxekoentzat abantaila handitu du jaurtiketa indartsu batekin.
Aldageletatik bueltan, gidoia ez da aldatu. Chaconek gola sartu du bigarren zatia hasi bezain laster eta, minutu batzuk geroago, arratsaldeko bere hirugarrena sartu du. A zer nolako jokalaria. Aiara Echeverriak neurketako bosgarrena egin du azken txanpan.
Garaipen sendoa eta sentsazio ezin hobeak bigarren talde txuri-urdinarentzat, garaipenaren bidera itzultzen baita partida bikaina jokatuta. Hurrengo jardunaldian Burgosen aurka jokatuko dute maila hau mantentzeko helburarekin. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad B: Berganza, Etxebeste (kap.), Etxeberria (El Amraoui, min. 57), Azpirotz, Losada, Esteberena (Urdampilleta, min. 66), Etxarte, Zunzunegi (Arrondo, min. 75), Isasisasmendi, Chacón (Mugabure, min. 66) eta Murillo (Echeverria, min. 57).
Olímpico de León: Natalia, Celia, María, Nerea (A. Lozano, min. 73), A. Fariza (Barraquier, min. 62), Sofia (Ayure, min. 62), Albiol, A. Samper (Ezquerro, min. 46), Linares (Sotillo, min. 62), Emma eta Aitana.
Golak: 1-0: Chacón, min. 16; 2-0: Isasisasmendi, min. 38; 3-0: Chacón, min. 48; 4-0: Chacón, min. 55; 5-0: Echeverria, min. 67.
Epailea: Pablo Zamarbide. Txartel horia atera dio etxeko El Amraouiri eta kanpoko Samper, Nerea eta Albioli.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin