CD CAYON 0-6 REAL C

Erakustaldia eta playoffaren bila

Vídeo

Gure hirugarren taldeak huts eta sei irabazi du Cayonen aurka Fernando Astobizan denboraldi erregularreko azken partidan. Jokoan ezer ez zegoen partida bat zen, etxekoak, jada jaitsita, eta txuri-urdinak hirugarren postuan finkatuta, jardunaldi honetan gertatzen zena gertatzen zela izango zirelako. Hasiera ikusgarria izan da, lau gol sartu baitituzte ordu laurden eskasean. Lehenengoa Garzonek eskuinetik egindako erdiraketaren ondoren iritsi da, eta Arzakek bigarren zutoinean egindako errematea markagailua irekitzeko. Bigarrena, lehenengoa bezalakoa, baina oraingoan Gabilondo izan da zentratzailea eta Ruiz errematatzailea lehen zutoinean. Gabilondo protagonista izan da berriz ere hurrengo golean, area kanpotik egindako erdiraketa Boladok bere atera desbideratu baitu. Minutu batzuk geroago, laugarrena Ruizen bidez iritsi da, Arzakek ezkerretik erdiratu ondoren. Eta gehiago izan zitezkeen. Geldiezinak.

Bigarren filialaren erakustaldiak aurrera jarraitu du aldageletatik igaro ostean, Canteroren burukadari esker korner baten irteeran beste gol bat sartuta. Abaguneak iristen jarraitu dute eta azken txanpan Baldak gipuzkoarren seigarren eta azken gola lortu du kontraeraso baten ondoren. Oso sentsazio onak txuri-urdinentzat Lehen RFEF-ra igotzeko playoffari ekin baino astebete lehenago. Astelehenean Alacanten jokatuko den lehen kanporaketako aurkaria ezagutuko dugu. Dena ematera. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

CD Cayon: Galnares, Alvaro, Alex B., Marquitos (Pelayo, min. 62), Marcos (kap.) (Saul, min. 71), Jesus, Turrado, Riki, Bolado, Tirilonte eta Goñi (Lazaro, min. 66).

Real C: Arana, Gabilondo (kap.), Sukia (Orobengoa, min. 59), Cantero, Azurmendi (Balda, min. 46), Rodríguez, Arzak, Teijeira (Gorrotxategi, min. 46), Pontones (Lespinasse, min. 75), Garzon (Carbonell, min. 35) eta Ruiz.

Golak: 0-1: Arzak, min. 3; 0-2: Ruiz, min. 6; 0-3: Bolado (b.a.), min. 13; 0-4: Ruiz, min. 18; 0-5: Cantero, min. 48; 0-6: Balda, min. 81

Epailea: Calvo Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko Turrado, Riki, Alvaro, Marcos eta Pelayori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!