Sansek garaipen ikusgarria lortu du gaur gauean Abanca-Riazorren, Deportivo de la Coruñari (0-3) irabazita eta txapelketako talde indartsuenetako bat mendean hartuta. Horrela, donostiarrek etxetik kanpo lehen hiru puntuak lortu dituzte.
Lehen abagune argia txuri-urdinentzat izan da, desbideratuta joan den Astiazaranen jaurtiketa batean. Etxekoek erantzun dute, eta Yeremayk gertu izan du lehengo gola, baina bere jaurtiketa zutoinetik oso gertu kanpora joan da. Galiziarrak nagusi zirela ziruditenean, gure biharren taldeak kontraeraso ezin hobea jo du: Astiazaranek Carrerari egin dio pase bikaina eta honek ez du barkatu buruz burukoan, denboraldiko bere zazpigarren gola sinatuz.
Atsedenaldiaren ostean, coruñarrak berdinketaren bila atera dira, baina Fraga izugarri batekin egin dute topo. Atezain hernaniarrak bi geldiketa jarraian sinatu ditu eta partidaren unerik zailenetan taldeari eutsi dio. Defentsako ahaleginak saria izan du handik gutxira. Aurkariekin asko arriskatzen, Baldak eromena piztu du areaz kanpotik egindako gol izugarriarekin. Azken txanpan, eta etxeko taldea hautsita zegoela, Gorka Gorosabelek hirugarrena egin du neurketa erabakita utziz. Txuri-urdinen gau ahatezina.
Garrantzi handiko garaipena Sanserentzat, etxetik urrun izaera eta nortasuna erakutsiz. Sinesteko eta amets egiten jarraitzeko garaipena. Hurrengo jardunaldian, gure bigarren taldeak Ceutaren aurka jokatu du etxean. Aupa Sanse!
Ficha técnica:
RC Deportivo: Germán, M. Loureiro, Comas, Dani Barcia, Qualiata (Luismi Cruz, min. 73), Patiño (Eddahchouri, min. 57), Jose Ángel (kap.), Mella (Durán, min. 83), Mario S., Yeremay eta Stoichkov (Mulattieri, min. 73).
Sanse: Fraga, Garro, P. Rodríguez (kap.) (Calderón, min. 80), Kita, Balda, Carbonell (M. Rodríguez, min. 69), Aguirre (Mariezkurrena, min. 80), Astiazaran, Eceizabarrena (G. Gorosabel, min. 73), Ochieng (Marchal, min 69) eta Carrera.
Golak: 0-1: Carrera, min. 36; 0-2: Balda, min. 76; 0-3 G. Gorosabel, min. 80.
Epailea: Alonso De Ena. Txartel horia atera die kanpoko P. Rodríguez, Carrera, Balda eta Fragari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin