Gure bigarren taldeak bana berdindu du gaur gauean Zubieta Estadioan UD Las Palmasen aurka. Etxekoek aukera argiagoak izan dituzten arren, neurketa parekatua izan da.
Sanse hasieratik nagusitu da eta kanpoko taldea bere zelaitik atera ezinik egon da. Lehen aukera garbia 17. minutuan iritsi da, Astiazaranen erdiraketa bikain baten ostean. Mikel Rodriguezek buruz jo du baloia eta Horkašek marra gainetik atera du burukada. Aranak Fusterren jaurtiketa arriskutsu bat eta geldikako bi jokaldi izan dira kanariarren hurbilketa esanguratsuenak. Ondoren, ordu erdia pasata, Ibai Aguirreren jaurtiketa gurutzatu batekin amaitu da txuri-urdinen kontraeraso bikaina. Lehen zatia gutxigatik joan den Baldaren urruneko ezkerkada batekin amaitu da.
Bigarren zatiaren hasiera frenetikoa izan da bi golekin. Gorka Carrerak, beti bezala prest eta adi, aurkariaren atzealdearen baloi irteeran egindako akatsa aprobetxatu eta lehenengoa sartu du. Baina pozak ez du asko iraun; bi minutu geroago, 51.an, Kirianek kontraeraso batean eta oposiziorik gabe sartu du gola. Donostiarrek ez dituzte besoak jaitsi eta hainbat aukera izan dituzte, baina zorterik gabe. Aldaketekin, neurketa gehiago ireki da, baina bi taldeetako batek ere ez du abagune argirik izan azken txanpan.
Sari gutxi suposatzen duen berdinketa baina puntuak batzen jarraitzeko balio duena. Hurrengo jardunaldian garaipenaren bidera itzultzea bilatuko dute Andorraren aurka.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Arana, Dadie, Beitia (kap.) , Kita, Balda (Agote, min. 90), Carbonell (Adjabeng, min. 77), Aguirre, Astiazaran (Osazuwa, min. 90), M. Rodríguez, G. Gorosabel (Mariezkurrena, min. 81) eta Carrera.
UD Las Palmas: Horkaš; Marvin, Herzog, Suárez, Clemente, Amatucci, Kirian (Loiodice, min. 72), Jonathan Viera (kap.) (Iván Gil, min. 72), García, Fuster (Iker Bravo, min.66) eta Jesé Rodríguez (Estanis, min. 72).
Golak: 1-0: Carrera, min. 49; 1-1: Kirian, min. 51.
Epailea: Saúl Ais. Txartel horia atera die etxeko Mikel Rodriguezi eta G. Gorosabeli eta kanpoko Marvini.
Ikusle kopurua: 1.203 pertsona.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin