Sansek meritu handiko garaipena lortu du Cordabari 0-2 irabazita Bahrain Victorious Nuevo Arcángel zelaian. Txuri-urdinek, lehen zati ikusgarri bati esker, balio handiko hiru puntu lortu dituzte azken sei partidetako bosgarren garaipena lortuta. Horrela, donostiarrak bederatzi puntura arte urrundu dira jaitsiera postuetatik.
Lehen zatia erritmo biziarekin hasi da, bi taldeentzat abaguneekin. Lehenengo aukerarik argiena etxekoentzat izan da, Fragak ondo gelditu duen Fuentesen jaurtiketa bat. Handik gutxira, Ochiengek gol bikain batekin aurreratu ditu gipuzkoarrak. Donostiarrek erritmo horrekin jarraitu dute, eta Dani Diazek, berak egindako bakarkako jokaldi baten ondoren, epaileak VAR-ean kontsultatu behar izan duen penalti baten ostean, aldea handitu du hamaika metroetatik. Izugarria. Gure bigarren taldea hirugarrena egiteko zorian egon da atsedenaldia baino lehen Mikel Rodriguezen erdiraketa baten ostean, Carrerak zutoinaren kontra jo duen erremate batean. Minutuek aurrera egin ahala, Cordobak aldeak murriztu nahi izan ditu, baina Fraga bikain aritu da atepean jokaldi guztiak saihestuz.
Bigarren zatian, etxekoak asko estutzen hasi dira. Adilson Mendes, Jacobo Gonzalez eta Carracedoren erremateek arrisku handia izan dute, zutoinean jo duen jaurtiketa bat barne. Txuri-urdinek iritsiera guztiak etentzea lortu dute. Azken txanpan, Baldak bigarren txartel horia ikusi du, baina Sansek ez dio borrokatzeari utzi. Isma Ruizek aldea murriztu ahal izan du azken minutuetan, area kanpotik egindako jaurtiketa baten bidez baina Fragak, geldiketa izugarri batekin, errematea gelditu du. Hernaniarraren partida bikaina gaurkoa.
Meritu handiko garaipena Sanserentzat, taldea jaitsiera postuetatik are gehiago urrundu eta dinamika onari eusten baitio azken sei neurketetan bost garaipen lortuta. Hurrengo jardunaldian Granada CF izango dute aurkari etxetik kanpo, irabazten jarraitzeko helburuarekin. Aupa Sanse!
Fitxa teknikoa:
Córdoba CF: C. Marín (kap.) (I. Álvarez, min. 46), Trilli, Álex, X. Sintes, Albarrán (Bri, min. 46), Isma Ruiz, Goti (Adilson Mendes, min. 46), P. Ortiz (Guardiola L.R, min. 72), Carracedo, Jacobo Glez. (Dalisson, min, 79) eta Fuentes.
Sanse: Fraga, Dadie, Beitia (kap.), Kita, Balda, Carbonell, Aguirre (G. Gorosabel, min. 60), Díaz (Astiazaran, min. 60), M. Rodríguez (Ayo, min. 81), Ochieng (Marchal, min. 71) eta Carrera (Mariezkurrena, min. 71).
Golak: 0-1: Ochieng, min. 11; 0-2: Díaz (pen.), min. 19.
Epailea: Dámaso Arcediano. Txartel horia atera die etxeko X. Sintes eta P. Ortizi y eta kanpoko Carrera, G. Gorosabel eta Mariezkurrenari. Kanpoko Baldak txartel gorria ikusi du bi txartel hori jaso ondoren (min. 85).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin